Euskadiko nekazaritzako elikagaien 50 enpresak baino gehiagok produktuak izango dituzte ikusgai asteburu honetan Gustokon

0

Gustoko profesionalentzako zein publiko orokorrarentzako azoka bat da, eta bertan erakutsitako produktuak zuzenean erosi ahal izango dira.

Mikel Garaizabal enologoak Euskadiko edarien eta kalitateko produktuen 8 dastaketa egingo ditu.

Euskadik txosna bat izango du, kalitate- eta jatorri-bereizgarriak dituzten ziurtatutako kalitateko pintxo eta edariak dastatu ahal izateko.

Gustoko, nekazaritzaren sektoreko elikagaien eta gastronomiako produktuen erreferentziazko azokak, ateak irekiko ditu gaur Bilbao Exhibition Centreko 1. pabiloian. Asteburuan, hainbat lekutatik (Euskadi, Menorca, Andaluzia, Extremadura, Portugal edo Frantzia) etorritako 240 enpresa erakusketarik bisitariei erakutsiko diete ekoizpen jasangarri, bertako eta artisauaren emaitza, elikaduraren etengabeko bilakaerari erantzuteko.
Azokak Euskadiko elikagaien eta edarien ordezkaritza zabala izango du; izan ere, Euskadiko 50 elikagai-enpresa eta bertako ekoizle baino gehiagok aurkeztuko dituzte produktuak.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, GUSTOKO azokaren inaugurazioan parte hartu du, eta Eusko Jaurlaritzak Euskadiko nekazaritzako elikagaien industriaren sustapena babesten duela erakutsi du.

Oroz sailburuordeak nabarmendu du azoka plaza oso garrantzitsua dela kontsumitzaileei Euskadiko bertako produktuak zuzenean ezagutarazteko, eta, gainera, “Euskadiko nekazaritzako elikagaien industriaren eta ekoizleen lehiakortasuna sustatzeko ekintza estrategikoa” dela.

Aldi berean egingo diren sustapen-jarduerak

Azokak irauten duen 3 egunetan, produktuak erakutsi eta saltzeaz gain, Eusko Jaurlaritzak, HAZIren bitartez, Euskadiko elikagai eta edarien 8 dastaketa antolatu ditu. Dastaketa horiek Mikel Garaizabal enologoak egingo ditu, ardoaren eta kalitateko elikagaien kulturaren dibulgatzaileak.

Hiru dastaketa mota egongo dira:

– Bizkaiko, Getariako eta Arabako txakolin dastaketa Idiazabal gaztarekin. Euskal Ogia, Euskal gatza eta Arabako Errioxako olioarekin lagunduko da.

– Euskal Sagardoa eta Basque Beer garagardoak dastaketa, Eusko Label gaztarekin eta Euskal Ogiarekin batera.

– GR-38 ibilbidearen dastaketa, Arabako Errioxako ardo eta olioa eta arrain-kontserbak. Eusko Label gaztarekin eta Euskal ogiarekin lagunduko da.

Aurreko edizioetan bezala, Euskadik txosna bat izango du kalitate ziurtatuko Eusko Label produktuekin egindako pintxoak eta Jatorri Deitura duten edariak dastatzeko, hala nola Arabako Errioxako ardoak, txakolinak eta Euskal Herriko sagardoa.

Dasteketen ordutegiak

Txakoli Eta Idiazabal Gazta dastaketa

  • Ostiralean 17:45 – 18:25
  • Larunbatan 12:00 – 12:40
  • Igandean 12:00 – 12:40

Arrain kontserben eta Arabako Errioxako ardo eta olio dastaketa

  • Ostiralean 19:00 – 19:40
  • Larunbatan 17:30 – 18:10 eta 19:00 – 19:40

Euskal Sagardoa, Basque Beer garagardoak eta Eusko Label gaztak dastaketa

  • Larunbatan 13:15 – 13:50
  • Igandean 13:15 – 13:55