Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Jaizkibel mendian istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

0

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Jaizkibel mendian, Labetxu inguruan, Hondarribiko udal-barrutian, erori eta min hartu zuen mendizale bat erreskatatu zuten larunbatean

Larunbata, arratsaldeko seiak laurden gutxiak aldera, SOS Deiak 112 zerbitzuak jakin zuen gizon batek erori eta min hartu zuela belaunean. Erreskaterako Ertzaintzaren, suhiltzaileen eta Osakidetzaren baliabideak mobilizatu zituzten, eta, azkenean, Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuaren helikopteroko bi erreskatatzaile iritsi ziren mendizalea zegoen lekura. Ondoren Hondarribiko aireportura eraman zuten, eta bertan zain zuen anbulantziak eraman zuen handik Bidasoako ospitalera.