Martxoaren 21ean irekiko da Euskal Antzerki Topaketetarako proiektu berriak aurkezteko epea

0
Azpeitiko Udalak martxoaren 21ean irekiko du Euskal Antzerki Topaketetarako antzezlan edo proiektuak aurkezteko epea.  Egun horretatik apirilaren 25era bitartean izango da azaroan Azpeitian taularatzeko proposamenak aurkezteko epea irekita.

Proiektuek ezinbestean bete beharreko bi baldintza dituzte:

– Euskal Herriko taldea izatea
– Antzezlana euskaraz izatea

 

Aukeratzen diren antzezlanak 2022ko urria eta azaroan Euskal Antzerki Topaketen baitan taularatuko dira.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1. Obraren aurkezpena.
2. Sinopsia, laburpena.
3. Fitxa tekniko eta artistikoa.
4. Material grafikoa.

 

Proiektuak modu elektronikoan aurkeztu behar dira honako lotura honetan: https://labur.eus/C9d9o
Zalantzak argitzeko 943 157 068  telefonora edo kultura@azpeitia.eus e-postara idatz daiteke