Ekindarren abiapunturako batzarra

0
Atzo egin zuen Ekindarrek abiapunturako batzarra, eta Soreasu ia bete egin zuten herritarrek. Batzarrera joaterik izan ez zuten herritarrek ere bertan azaldutakoaren inguruko informazio osoa izan dezaten bideoan grabatu eta sareratu dugu.

Dagoeneko www.ekindar.eus webgunearen bidez bazkide izateko interesa dutenek eska dezakete beren kalkulu pertsonalizatua egiteko. Gaur goizetik, jendearen eskaera kopurua medio, aplikazioan gainkarga sortu da eta hainbat arazo sortzen ari dira. Arazo teknikoa konpontzen ari dira momentu honetan, bitartean, eskaera aplikazio bidez egiteko arazoak dituztenek info@azpeitia-ekindar.ekiola.eus e-postara bidal ditzakete beren faktura, NAN-a eta kontakturako datuak. Hala, lehenbailehen tramitatuko dira eskaerak.

Batzarraren inguruko albistea.