Lehendakaria elkarrizketatu dute Radio Popular-Herri Irratian

0

Iñigo Urkullu Lehendakaria elkarrizketatu dute, gaur goizean, Radio Popular-Herri Irratian, «Egunon Bizkaia» saioan, eta, bertan, gaurkotasuneko hainbat gai errepasatu ditu.

Lehendakariak Ukrainaren inbasioak sortutako krisiaren aurrean, eta antolatu den berehalako erantzuna balioetsi du.

Lehendakariak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak gertutik jarraitzen du egoera, eta onartu du gai batzuk (energia eta garraioa adibidez) Europar Batasunaren eta Espainiako Gobernuaren erabakien araberakoak direla.

Bestalde, Urkulluk pandemian jarraitzen dugula gogoratu du eta zuhurtziazko mezua azpimarratu du. Halaber, Osakidetzak emandako erantzunaren kalitatea nabarmendu du, eta emaitzek erkidego onenen artean jartzen gaituztela azaldu du.
Hezkuntza legearen alde lortutako itunaren harira, Lehendakariak aitortu du garrantzitsua dela alderdi politiko desberdinen arteko akordioak lortzea Herrialdearen erronkei dagokienez: berdintasuna, gazteria, hezkuntza.

Espainiako Gobernuak Mendebaldeko Sahararen inguruan hartutako erabakiari dagokionez, lehendakariak harrituta agertu da eta argitzeko eskatu du.