2022-2023 ikasturtean Batxilergoan izena emateko epea ireki da

0

Hezkuntza Sailak gaur ireki du 2022-2023 ikasturterako Batxilergoan eskabideak aurkezteko epea, Euskadiko ikastetxe publiko nahiz itunpekoetan. Izena emateko bi bide izango dira, ohi bezala: ikastetxeetan bertan edo online, Hezkuntza Sailaren webgunearen bidez: www.euskadi.eus/hezkuntza.

2022-2023 ikasturtean Batxilergoa ikasteko aukera eskaintzen duten 205 ikastetxe publiko nahiz itunpeko izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan, ondorengo lau modalitate hauetako bat ikasteko: Zientzia eta Teknologia Batxilergoa; Giza eta Gizarte Zientzietako Batxilergoa; Batxilergo Orokorra; edo Arteetako Batxilergoa. 2021-2022 ikasturte honetan 32.637 ikasle ari dira Batxilergoa ikasten Euskadin.

Kontuan hartu beharreko egutegia:

  • Martxoaren 28tik apirilaren 8ra: eskaerak aurkezteko epea (biak barne)
  • Maiatzak 11: onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak argitaratuko dira
  • Maiatzaren 18ra arte: behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko epea
  • Maiatzak 25: onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak argitaratzea.
  • Ekainaren 20tik uztailaren 5era: matrikula egiteko epea.

Batxilergoko onarpen eta matrikulazio prozesuaz informazio gehiago nahi izanez gero, jo Hezkuntza Sailaren webgunera.