Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Anboto mendian istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

0

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Pagozelai inguruan erori eta min hartu duen mendizale bat erreskatatu dute gaur eguerdian.

Gaur, astelehena, hamabiak eta hamar aldera, dei bat jaso dute Sos Deiak-112 larrialdietako zentroan, Anboto gailurrera Pagozelaitik oinez zihoan 75 urteko gizon batek erori eta buruan kolpea hartu duela esanez. Adierazitako lekura suhiltzaileak, Ertzaintza, Osakidetza eta Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikoptero bat joan dira.

Erreskatatzaileek zauritua zegoen lekura iristea lortu dute eta helikopteroan eraman dute Iurretaraino, eta bertan zain zuen anbulantziak eraman du handik ospitalera.