2022ko udako euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik

0

Izena emateko epea apirilaren 13tik maiatzaren 2ra bitartean egongo da zabalik.

Deialdi honetan aurrez aurreko eta autoikaskuntza ikastaroak eskainiko dira.

**Autoikaskuntza ikastaroak txandaka lan egiten duten edo euren lanpostuaren berezitasunak direla-eta euskaltegian aurrez aurreko ikastaroa egiteko zailtasunak dituzten langileentzat dira.

Udako ikastaroek bete beharreko baldintzak:

  • Matrikula-orrian bertan zehaztuta dagoen ikastaroa egiteko bakarrik erabili ahal izango da.
  • Ikastaroak HABEk araututako ikastaro modulua izan behar du.
  • Euskaltegi publikoek edo pribatu homologatuek eman behar dituzte edo autoikaskuntza zentro homologatuek eman behar dituzte.
  • Aurrez aurreko ikastaroek gutxienez 80 ordukoak izan behar dute.
  • Autoikaskuntza bidezko ikastaroek gutxienez 70 ordukoak izan behar dute. Ikastaro hauen iraupena hiru hilabetekoa izango da.
  • EZ da 4HE prestatzeko ikastarorik eskaintzen.

*Autoikaskuntza ikastaroak: Euskaltegiek zein autoikaskuntza zentroek berariaz lineako ikastaroak emateko dituzten programen bidez ikastea. Nahiz eta tarteka tutoretza edo mintza saioak izan, oro har, lan gehiena bakoitzak bere kasa antolatzen du, programa horiek bakarka eta zehaztutako ordutegirik gabe erabilita.

Deialdiari buruzko informazio osoa eta eskabidea egiteko intranet korporatiboaren Euskara atalean.