Irailera arteko mailegu epealdia abian da gaurtik aurrera Legazpiko Udal Liburutegian

0
Disclosed book on table at library

Ekainaren 13tik hasita eta irailerarte, goizeko ordutegia izango du Legazpiko Udal Liburutegiak. Arratsaldez itxita egongo da.

Hori horrela, oporraldirako liburuak eraman nahi izanez gero, gaurtik aurrera aukera dago. Hartu liburuak orain eta bueltatu irailean. Liburutegira bidaia aprobetxatuz gainera, liburu gehiago eraman daitezkenez oporretarako, zuretzat, bikotearentzat, seme-alabentzat … ere aukeratu ditzakezu liburuak.

Edozein argibiderako galdetu liburutegian (T. 943737186 WhatsApp 639851172).