Negozio ideia batetik abiatuta enpresa bat sortzeko formazioa eskainiko da Lanzituz egitasmoaren baitan

0
Enpresa bat sortzeko ideia edo proiekturen bat duen eta horren inguruko aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago. Formazioan, ekintzaileak negozio bat irekitzerako garaian eman behar diren pausoak ezagutzeaz gain, enpresa kudeatzeko nozioak bereganatuko ditu. Formakuntza 7 saiok osatuko dute eta  ekainaren bukaeran hasiko da.

Izen emateko edo informazio gehiagorako Iraurgi Berritzenekin jarri behar da harremanetan: telefonoz 688 601 299 (Ione Eizagirre) edota emailez ieizagirre@iraurgiberritzen.eus.

Ikastaroa Lanzituz, lan sozietateak sortuz programaren baitakoa da eta langabetuen lan munduratzea sustatzen du, lan sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz.