WorkInn enplegu azoka; ekainaren 13tik 17ra BECen

0

Ekainaren 13tik 17ra WorkInn enplegu-azoka itzuliko da; industria-sektoreko enpresa eta profesionalei eskainitako ekitaldia. Topaketa honen 6. edizioa da, eta jardunean dauden profesionalak, lan-merkatuan sartzeko gertu sartzeko gertu dauden ikasleekin harremanetan jartzeko balio du.

Ekitaldia Bilbao Exibition Centerren (BEC) izango da ekainaren 13tik 17ra bitartean, 9:00etatik 18:00etara. Lanbide stand batekin egongo da, eta bertan izango dira EURESeko (Europar Batasuneko langileen zirkulazio askerako eta enplegurako lankidetza-sareko) teknikariak, eta enpleguko, prestakuntzako eta lan orientatzaile talde bat.

Gainera, ekainaren 15ean eta 16an, aukerabeRRiko (Euskadiko enpresetan birkualifikatzeko eta birkokatzeko programako) teknikariak izango dira, besteak beste, industria-sektoreetan jarduten duena, hala nola metalurgian edo manufaktura-industrian.