Lehendakaria Bilboren defentsan parte hartu zuten gudariei eta milizianoei egin zaien omenaldian izan da

0

Lehendakaria Bilboren defentsan parte hartu zuten gudariei eta milizianoei gaur eguerdian egin zaien omenaldian izan da, 85. urteurrenean. Ekitaldia Artxanda mendian dagoen Aterpe 1936 «La huella» eskulturaren ondoan egin da, eta bertan izan dira Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza zabala eta 1937ko ekainean hiriaren defentsan hil ziren borrokalari horien senitartekoak. Begoñako hilerrian berriki hobitik ateratako gorpuzkien artean egon daitezke borrokalari horienak ere.