Jirabira Sari banaketa

0

Jirabira izan da aurtengo umeen  liburutegiko jolas berria. irakurri, biratu erruleta eta asmatu.

54 ume izena eman zuten jolasean eta horietatik 26 helmugara heldu zarete.

Zorionak, lan ederra egin duzue eta.

Guztien artean 405 liburu irakurri dituzue 2 hilabete hauetan .

Adin tarte bakoitzetik, lortu dituzuen puntuen arabera, irabazle bat aukeratu dugu, baina guretzako denak zarete irabazleak beraz denentzako egon da saritxo bat.

Hauek dira irabazleen izena:

Gometxa Gorria (5-7 urte) : Alazne Avellaned, 575 puntu.

Gometxa Berdea (8-11 urte): Jone Avellaned, 495 puntuekin.

Gometxa Horia (12 urtetik aurrera): Mara Esteban, 115 puntuekin.

Saria, 50 euroko bonoa da liburuak erosteko eta irakurtzen jarraitzeko udan!. Eta noski Diploma, San Juanetako zapia eta barraketarako fitxak.

Beste guztiak diploma, zapia eta barraketarako fitxak irabazi dituzue. Aupa Eibarko liburutegiko Megairakurleak. Gora San Juan!