Kolonbiako Egiaren Batzordearen azken Txostena Europan aurkezteko jardunaldia

0
  • Etorkizuna dago, egia badago goiburuarekin, datorren uztailaren 6an egingo da Bilboko Bizkaia Aretoan

Egia, Justizia, Erreparazio eta Ez Errepikatzeko Sistema Integralaren esparruan Kolonbiako gatazka armatuaren kausak, erantzukizunak eta ondorioak hiru urtez ikertu ondoren, Kolonbiako Egiaren Batzordearen Azken Txostena Euskadin aurkeztuko da Europa osoarentzat.

Azken Txostenak, Egiaren Batzordeen historian lehen aldiz, Erbesteari buruzko kapitulu bat du. Horretan, giza eskubideen eta Nazioarte Zuzenbide Humanitarioaren urraketa gisa aztertzen dute Erbestea eta milaka pertsona beste herrialde batzuetara migratzera behartu dituen indarkeriaren dimentsioak, kausak eta patroiak aurkezten dituzte. Gainera, pertsona horiek pairatzen dituzten ondorioak eta inpaktuak eta “errautsetatik” sortu behar izan duten erresistentzia ere erakusten dituzte, Carlos Martín Beristainek, Egiaren Batzordeko kideak eta txostenaren koordinatzaileak adierazi bezala.

Ekitaldi ofizialean, Carlos Martín Beristain eta Alejandro Valencia ordezkariek ikerketa prozesuaren, aurkikuntzen eta Txostenaren gomendioen sintesia azalduko dituzte. Jarraian, gomendio horiek emango dizkiote Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, Beatriz Artolazabali, eta hark jasoko ditu euskal gizarteak Kolonbiako bake-prozesuari ematen dion babesaren ordezkari gisa, bake egonkor eta iraunkorra eraikitzeko egiaren beharra dagoela sinetsita.

Carlos Martin Beristain, Azken Txostenaren koordinatzailea izateaz gain, Erbesteari buruzko Kapituluaren arduraduna ere bada. Ondoren, mahai-inguru batean hitz egingo du erbestetik Europan bere testigantza eman zuten pertsona batzuekin, “Kolonbiatik kanpo dagoen Kolonbiari” ahotsa emanez.

Programak bi emanaldi artistiko biltzen ditu: María Ubilerma Sanabriaren Las madres de Soacha bakarrizketa eta Valentina Parra Delgadilloren Colombia hacia adelante ekitaldia.

Azken Txostena aurkeztu baino lehen, uztailaren 5ean 18: 00etan, Golem Alhóndiga auditorioan, Del otro lado. Diario de un secuestro dokumentala proiektatuko da. Del otro lado Ivan Guarnizok zuzendu eta Jorge Caballerok ekoitzitako filma da. Kolonbiako gatazkari buruzko narratiba aldatzea proposatzen du, adiskidetzea muinean jarriz.

Ekitaldia babesten duten eragileak

Kolonbiako Egia Argitzeko Batzordeak, Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren, Hegoa Institutuaren, Kolonbia Mahaiaren eta Euskadiko Nodoaren laguntzarekin Batzordearen lanaren alde, gonbidatzen du Kolonbiako Egiaren Batzordearen Azken Txostena Europan aurkezteko ekitaldira.

Kolonbia Mahaia honako erakunde hauek osatzen dute: elankidetza- Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritza, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia, Euskadiko Nazioartekotze Agentzia, Alboan, Mugarik Gabeko Etorkinak, Mondragon Korporazioa, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua, Hegoa Institutua, Kolonbiako Bake prozesua Babesteko Taldeartekoa, Agirre Lehendakaria Center, LKS, Mugarik Gabe, Mundubat, Mundukide, Zehar errefuxiatuekin.

Euskadiko Nodoa askotariko erakundeek eta pertsonek osatzen dute, eta horiek bat egin dute Euskadin eratu den Kolonbian Egia Argitzeko Batzordearen mandatuari laguntzeko ahalegin kolektiboarekin.

Elkarrizketak eskatzeko:

 

Andrea Gago Menor: andrea_gago001@ehu.eus / 94 601 38 56 / 688 78 03 16 Área de Documentación, Publicaciones y Comunicación

Hegoa, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua