Enplegua finkatzeko prozesu berezietako proben egutegia

0

Enplegua finkatzeko prozesu berezien oinarri orokorrek ezartzen badute ere oposizio-faseko proba egiteko deialdia onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartzen dituen IVAPeko zuzendariaren ebazpenean egingo dela, izangaiek beren joan-etorriak planifikatu ahal izateko nahikoa denbora izan dezaten, honako hau jakinarazten da:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietako oposizio-faseko probak 2022ko irailaren 17an eta 18an egingo dira, Barakaldoko BECen, eta honela banatuko dira:

Eskala Eguna Txanda
Laguntzako langileen talde profesionala 2022-09-17 10:00
Erizaintza 2022-09-17 16:00
Administrari laguntzailea 2022-09-18 10:00
Administraria 2022-09-18 16:00

Proba egiteko deialdi ofiziala goian aipatutako IVAPeko zuzendariaren ebazpenaren bidez egingo da.