Arteman Komunikazioa hazi egin da eta proiektu berritzaileak abiatuko ditu Aretxabaletako Basabe eraikineko gune berri batean

0

Ozta-ozta urtebete igaro da CEX sari nazionaletan finalista izan zenetik lehen sektorerako onlineko lehenbiziko enkante-plataforma bat sortuta eta merkataritza elektronikoa sustatuta landa sektorean sustatu zutenetik. Komunikazio arloko Arteman Komunikazioa Koop. E.-k bere instalazioak handitu ditu Aretxabaletan eta erronka berriei ekingo die itxura berritu bat emanez bere etxe berriari.  

Artemaneko profesional taldeak gustuko ditu aldaketak, helburu berriak eta bere sormena, talentua eta ideiak azaleratzeko aukera ematen dioten proiektuak, zeintzuen bidez posible baitu komunikatzea, konbentzitzea eta  erantzun bat ematea gizarteko segmentu guztien gustu eta nahiei.

Ziklo ezegonkorrak atzean utzita, irailetik aurrera etapa eta garai berri bati helduko dio komunikazio arloko hamasei profesionalez osatutako talde batekin, denak ere esperientziadunak komunikazio estrategian eta kudeaketa korporatiboan, branding-ean, web diseinuan, kazetaritzan, sare sozialetan, ikus-entzunezko sorkuntzan eta bereziki komunikazioan.

Horretarako, gune berri bat aukeratu dute, handiagoa eta premia profesional eta fisikoei hobeto egokitua ziklo berri honi ekiteko. Deba Bailarako Industrialdea, S.A.k 314 metro koadroko bulego bat eskaini die Aretxabaletako  Basabe EO Eraikinean, eta Artemaneko taldeak bere premietara egokitu du, ekipamendu eta azpiegitura jasangarriagoa eta berritzaileagoa erabilita.

Arteman Komunikazioa Koop.E. harro dago komunikazioko artisauen kooperatiba bat izateaz, halaxe deitzen baitiote beren buruari. Balore sendoak dituzte, oinarritzat hartuta  pertsonen parte-hartzea, prestakuntza eta autokudeaketa sustatzea, baina ahaztu gabe kalitatea eta beren proiektuetan inplikatutako pertsonen gogobetetzea. Komunikazio arloko zerbitzu edo proiektu arrakastatsuak burutzeko badakite beren bezeroen azalean jartzen, ondo zaintzen dituzte bezeroak eta haiekin batera egiten dute lan, detaile guztiak zainduz  helburua lortzeko.

Etxe berri honek aukera emango die berriro martxan jartzeko, beren burua berrasmatzeko eta beren helburuak lortzeko jarrera berritu eta berritzaileekin. Arrakasta seguruarekin egiten dute lan ikus-entzunezko proiektuetan eta proiektu digitaletan, hala nola bideo korporatibo, dokumental, publizitate iragarki, merkataritza elektronikoko plataforma eta ekitaldien kudeaketa integralean.

Ongi etorri Arteman Komunikazioa bulego berrira!

Pabilioiak eta lokalak eskura Aretxabaletako Basabe poligonoan

Bai Sprilur, S.A.-k eta bai  Deba Bailarako Industrialdea, S.A.-k pabilioiak eta bulegoak kudeatzen eta sustatzen dituzte Deba Garaian eta Deba Behean,  Gipuzkoako Foru Aldundiarekin  eta bi eskualde horietako udalekin (Deba Garaia: Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñati eta Deba Behea: Elgoibar, Eibar, Mendaro eta Mutriku).

Zehazki, Basabe poligonoak, Aretxabaleta erdigunetik hurbil, baditu sei pabilioi libre, 164 metro koadrotik  669ra metro koadrora bitartekoak, eta  bederatzi lokal eta bulego, 18 metro koadrotik 168 metro koadrora bitartekoak, jarduera industrialetara eta zerbitzuetara bideratuta.

Basabe poligonoa –