Donostiako erraldoien eta buruhandien historia liburu batean jasota

0

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Itzurun elkartearen presidente eta idazle Borja Muñoz Niharrak “Donostiako erraldoiak eta buruhandiak – Bidaia denboran zehar” liburua aurkeztu dute.

Goiak eskerrak eman dizkio idazleari, hiriko ikur garrantzitsu baten historia jasotzeko egindako lanagatik, hain zuzen ere, urtero Aste Nagusia hiria kolorez betetzen duen ikur garrantzitsua. Halaber, Itzurun Elkartea zoriondu du bere 25.urteurrena dela-eta: “25 urte eman dituzue gure erraldoi eta buruhandiei bizitza ematen, eta horri esker, urtero. Irrikitan gaude hurrengo larunbatean arratsaldean erraldoiak eta buruhandiak kalean ikusteko”.

Liburuaren argirtalpenak bat egiten du hain maitatuak diren irudi donostiar hauen 40.urteurrenarekin eta Aste Nagusian dantzatzen dituen elkartearen 25.urteurrenarekin.

Itzuruneko presidente eta liburuaren egile Borja Muñoz Niharrak azald du, konpartsaren historia ezagutzeko aukera ematen duen liburua dela, XVII.mendean lehen aldiz hirian agertu zirenetik. Era berean, honakoa gaineratu du: “Liburua pentsatuta dago haurrek zein helduek altueran lau metro dituzten bizilagun berezi hauek eta euren lagun bihurriak ezagutu ditzaten”.

Liburuaren hitzaurrea Donostiako alkate Eneko Goiak idatzi du eta Donostiako Festaken laguntza du. Liburua Alboka artisautza dendan dago salgai, baita hiriko beste hainbat liburu dendatan ere, eta internet bidez kilikids.es. Web atarian.

Liburua euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu da. Eta salmentatik jasotzen den dirua haurren gaisotasunen ikerketara eta haur horiek familiak laguntzera bideratuko dira.