Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek emakume bat erreskatatu dute Gaztelugatxen

0

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Gaztelugatzeko ermitaren ondoan, Bermeon, ondoezik zegoen 65 urteko emakume bat erreskatatu dute, gaur, asteartea, arratsaldean.

 

Arratsaldeko sei eta erdiak aldera, jakinarazle bat SOS Deiak 112 Larrialdiei Aurregiteko telefonoarekin harremanetan jarri da, Bermeoko (Bizkaia) Gaztelugatxeko Donieneko ermitaren ondoan senide bat ondoezik zegoela ohartarazteko.

 

Adierazitako lekura Ertzaintzako Zaintza eta erreskate Unitateko eta Osakidetzako baliabideak agertu dira eta biktima erreskatatu dute. Helikopteroak Bermeoraino eraman du emakumea, eta bertan zain zuen anbulantziak Gernikako ospitalera eraman du.