Claude Chabroli eskainitako zikloak jarraipena izango du

0
zinea.eus

Sortzaile paristarraren azken garaiko filmak ari dira 2022ko urtarrilaz geroztik BilbaoArte Fundazioko ArtHouse Zineman pantailaratzen, eta etenik egin gabe jarraituko dute abenduaren 21era bitartean.  Hilabetero, azken asteazkenetan, film bana eskainiko dute.

Aitak eta aitonak ez bezala, farmazialari izateko ikasketak utzi eta Claude Chabrol (1930-2010) paristarrak laster ekin zion Cahiers du Cinéma aldizkarian zinema kritikak idazteari. Suspensea eta thrillerra maite zituen, eta Eric Rohmerrekin batera Hitchcocki buruzko azterketa zehazta argitaratu zuen 1957an. Henri Langloisek martxan jarritako Cinemathéquea sarri bisitatzen zuen.

60ko hamarkadan eztanda egin zuen Nouvelle Vague mugimenduko zinemagilea izan zen Jean-Luc Godard eta François Truffautekin batera, eta mende erdi baino gehiago eman zuen jardunean. Le beau Serge (1958) filmarekin egin zuen debuta, emazteak jasotako herentzia batekin finantzatutakoa, eta urte berean zuzendutako Les cousins-ek (1958) Urrezko Hartza irabazi zuen Berlinalean.

80 urterekin hil zen, Parisen, eta ondare zoragarria utzi zuen. BilbaoArte Fundazioak zinemagile frantziarraren azken hamarkadetako 12 film pantailaratzeko asmoa agertu zuen urte hasieran, eta hala izan da. Abuztuan, zikloak ez du etenik izango, eta abendua bitartean, hilabete bakoizteko azken asteazkenean, film bana egongo da ikusgai:

  • Abuztuaren 31nLa Cérémonie (1995)
  • Irailaren 28anRien ne va plus (1997)
  • Urriaren 26anAu Coeur du mensonage (1999)
  • Azaroaren 30eanMerci pour le chocolat (2000)
  • Abenduaren 21eanLa fleur du mal (2003)

Sarrera doakoa da, edukiera bete arte. Saioak hasi baino 15 minutu lehenago irekiko dituzte aretoko ateak.

Informazio osagarria BilbaoArte Fundazioaren webgunean.