Gaur goizean aurkeztu du Udalak Serraltako futbol 7ko zelai berria; oraintxe berritu dute, soropil, argiteria, aulki eta ate berriak jarriz. Horretarako, 160.900 eurotik gora inbertitu ditu Barakaldo Kirolak-ek, «Lutxana auzoko klubek asko darabiltzaten kirol-instalazioei lehengo handitasuna itzultzeko», azaldu du Barakaldo Kirolak-eko presidenteak.
2.934 metro koadroko azaleran egin da jarduketa, eta 60×40 metro koadrokoa da egin den jolasgunea, NIDE arauetan ezarritakoa betez. «Duela urte batzuk berritu genituen Serraltako zelai handiko instalazioak. Oraingoa, futbol 7ko zelaiaren txanda izan da, soropila oso egoera txarrean zegoen eta. Horrela jarraitzen dugu aurrera Barakaldoko kirol-instalazioak hobetzen, klubek eta Barakaldoko Kirolak darabiltzatenek kirolaz baldintzarik onenetan goza dezaten», azpimarratu du Asensiok.
Eraberritze proiektuaren barruan sartu da argi guztiak aldatzea, eta led sistema jarri da zelai osoan. «Sistema horrek kontsumoa optimizatzeaz gainera, luminantzia handiagoa eta homogeneoagoa ematen du zelai osoan, ilun dagoenean ere futbolean egoki aritzeko», azpimarratu du Barakaldo Kirolak-eko presidenteak.
Instalatutako soropila gama altukoa da: benetako soropila simulatzen du, 8.500 puntadako 60 milimetroko monofilamentuzko modeloa aukeratu baita, eta horrek futbolean aritzeko baldintzak nabarmen hobetzen ditu, aurreko modeloarekin alderatuta. Ur-harguneak ere ordeztu dira.
Baita, bestalde, lehengoa ateak kendu ere, eta aluminiozko berriak jarri, eta, azkenik, 10 lagunentzako bi aulki berri erosi dira. Lan hauen guztien inbertsioa 160.904,78 eurokoa izan da, BEZa barne.
HAINBAT KATEGORIATAKO 126 TALDE
«Barakaldon, gizonezko eta emakumezkoen 126 futbol talde dauzkagu. Gure haiekiko konpromisoa futbolean entrenatu eta jolasteko kalitatezko kirol instalazioak eskaintzea da. Serraltako zelaiak berrituko genituelako hitza eman genion Lutxanari, eta asteburu honetatik aurrera, zeharo berriztatutako zelai batean jolastu ahal izango dute», esanez amaitu du.
Legealdi honetan, Amaia del Camporen gobernu taldeak 8 milioi euro inbertitu ditu kirol instalazioak eraberritu eta hobetzen. Hobekuntza obra horien artean daude Gorostitzako igerilekuak berritzea, galdara berri bat instalatzea eta kirol anitzeko pabiloi itxi bat sortzea Gorostitzako patinen hockey-pabiloian.






