Josu Erkoreka eta Idoia Mendia José María Lidón Corbí epailearen omenez Bilbon egin den ekitaldian izan dira

0

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, Idoia Mendia bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarekin eta Ana Agirre Justiziako sailburuordearekin batera, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko magistratua eta Deustuko Unibertsitateko katedraduna izan zen José María Lidón Corbí epailearen omenez, hil zuteneko 21. urteurrena dela eta, Bilboko Justizia Jauregian egin den ekitaldian izan da gaur eguerdian. Ana Agirre Justiziako sailburuordea eta Aintzane Ezenarro Gogora – Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria ere ekitaldian izan dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak José María Lidónen omenez antolatutako ekitaldian lore-eskaintza egin dute eraikineko hallean, haren oroimenez jarritako plakaren ondoan.

Magistratua 2001eko azaroaren 7an hil zuen ETAk Getxon, etxeko garajetik bere emaztearekin, Marisa Galarragarekin, irteten ari zenean.