Erkorekak eta Artolazabalek Isabel Pérez Dobarro pianistaren konpromiso soziala nabarmendu dute Emakume Enpresari eta Profesionalen-XXI. Mende Galan

0

Josu Erkoreka Lehendakariordea ta Segurtasuneko Sailburuak eta Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak Isabel Pérez Dobarro piano-jotzailea zoriondu dute gaur arratsaldean, Bilboko “Mujeres Empresarias y Profesionales Siglo XXI Elkartea- XXI. Mende” Urrezko Orratza jaso baitu, musikako ibilbide eta jarduera profesional oparoagatik eta Garapen Iraunkorreko Helburuekiko konpromisoagatik.

Carmen Miral “Mujeres Empresarias y Profesionales Mujeres Siglo XXI” elkarteko presidentearekin, eta Batzordeko kide diren Salome Ayo, Margarita Esteban, Inés Nuñez, Felisa Ramos, Maria José Gandarias, Esther Oña, Itxaso Elorduy, Norma Riaño, Marian Lopezekin batera, Sailburuek Bilboko Carlton hotelean egindako galan parte hartu dute. Bilboko alkateorde Amaia Arregi ere bertan izan da.

Isabel Pérez Dobarrok (Santiago, 1992) hiru urte zituenetik jotzen du pianoa. Lauretan eman zuen lehen kontzertua. Xake zalea, Galiziako emakumezko txapelduna izan zen lau aldiz eta Estatuko bosgarrena, 15 urterekin utzi zuen arte.

Galiziako musika gazteak Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ikasi zuen eta, 2010ean, Goi Mailako Piano Titulua lortu zuen. 2012an Musika master bat amaitu zuen New Yorkeko Unibertsitatean, 2017an Zuzenbidean graduatu zen UNEDen eta 2018an Nazioarteko Harremanetako ziurtagiri bat lortu zuen Harvardeko Unibertsitatean. 2012tik irakasle laguntzaile gisa dihardu Steinhardt School of Culture, Education, and Human Development-en, New Yorkeko Unibertsitatean.

Pérez Dobarro United Nations Sustainable Development Solutions Network Youth ekimeneko kidea da. Ekimen hori Nazio Batuen idazkari nagusiaren babespean garatu da, eta Arts Twenty Thirty eta UN Focal Point ekimenen managerra da. Ekimen horren bidez, Garapen Jasangarriaren Helburuak sustatzen ditu.