Lehendakariak Euskadiko ardi-sektorearen, artzain eta gazta-egile guztien, bokazioa eta lana balioan jarri ditu Gomiztegi Artzain Eskolaren 25. urteurrenean

0

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak lagunduta, Gomiztegi Artzain Eskolaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldian izan da.

Lehendakariak artzainaren lana jarri nahi izan du balioan, aitorpen publikoa eginez Euskadiko ardi-sektoreari, artzain eta gazta-egile guztiei. Sektorearen bokazioak eta lanak aberastasuna, enplegua eta ongizatea sortzen dituela eta landa-ingurunea biziberritzen laguntzen duela azpimarratu du Iñigo Urkulluk. “Milaka urteko jarduera bat babestea eta horri prestigioa ematea lortzen ari zarete, baita gazteenen artean ere”, gaineratu du.

Bere hitzaldian, Lehendakariak emakumeak sektorean duen presentzia indartzen jarraitzeko asmoa erakutsi du. Hau horrela, balioan jarri du Artzain Eskolan antolatu diren ikastaroetan parte-hartzaileen laurdena emakumeak izan direla. “Ez da nahikoa. Emakumeak sektorean duen presentzia ikusarazi behar dugu”, esan du.

 

GOMIZTEGI ARTZAIN ESKOLA

Historia hau 1950garren urtean hasi zen. Arantzazuko frantziskotarrek Gomiztegi baserria erosi zuten, Santutegitik hiru kilometrora zegoen Aizkorri Parke Naturalaren bihotzean. Duela 26 urte, artalde bat eratu zuten baserrian, eta artisau-gaztandegi bat egokitu zuten.

Duela 25 urte Artzain Eskola sortu zen, Eusko Jaurlaritzaren babesean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Harrezkero, urtero, ikastaroa antolatzen da, artzain berriak edo artzain profesionalak prestatzeko edo gaitzeko, HAZI-rekin lankidetzan. 2007garren urtean, Artzain Eskolak bultzada berria izan zuen, eta aprisko berria inauguratu zen. Gaur Gomiztegiko artaldeak 400 ardi baino gehiago ditu.

Artzain Eskolak mende laurden bat bete duen honetan, artzaintza modernizatzearen, gaitzearen eta gaztetzearen alde egindako apustua nabarmendu du Lehendakariak.

Gomiztegi Artzain Eskolak 300 pertsona prestatu dira, “eta hezkuntza-eredu horrek arrakasta izan duenez”, aurten Behizain Eskola sortu da.

Azken finean, Arantzazuko zentroa hau, artzaintzari eta lehen sektoreari buruzko prestakuntza-zentro bat eta hausnarketa-gune bat da, prestakuntza praktikoan oinarritutako hezkuntza-eredua eskaintzen da bertan, teknologia berriak erabili eta, baita ere, landa-munduari lotutako balioen transmisioa bermatzen delarik.