EHUren Bizkaiko Enplegu Foroa martxoaren 16an

0

Martxoaren 16an, osteguna, Bizkaiko Campuseko Enplegu Foroa izango da EHUko Bizkaia Aretoan. Azoka ikasleei eta ikasketak amaitu dituzten gazteei zuzenduta dago, eta profil zehatzak bilatzen dituzten enpresekin harremanetan jartzeko aukera izango dute.

Ekitaldiak bi jarduera mota izango ditu: alde batetik, enpresen mahai inguruak sektoreka, eta, bestetik, enpresen eta hautagaien arteko hartu-emanak.

Lanbide lan-orientatzaileek artatutako stand propio baten bitartez egongo da azokan.