Euskadin zientzia garatzeko plan osagarriak. Europatik datozen plan osagarrien eta Eusko Jaurlaritzak egiten dituen ekarpenen bidez, 5 ikerketa-lerrok 32 milioi euroko inbertsioa jasotzen dute guztira.

0

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eta Denis Itxaso Espainiako Gobernuko Delegatuak CFM (Materialen Fisika Zentroa) zentroa bisitatu dute, Euskadin garatzen ari diren plan osagarri guztien berri emateko.

Plan osagarriek bi ekarpen ekonomiko dituzte: batetik, Europak Next Generation programaren bidez egindako ekarpena, eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzak ikerketa-ekimen bakoitzean egindako ekarpenak. Guztira, Euskadiren kasuan, plan osagarriek bost ikerketa-eremu hartzen dituzte: biodibertsitatea, osasunari aplikatutako bioteknologia, komunikazio kuantikoa, energia eta hidrogeno berriztagarria eta material aurreratuak.

Plan osagarrien bidez, Euskadik 18,8 milioi euro jasoko ditu Europatik, Next Generation programaren bidez. Bestalde, Euskadik 14 milioi euroko ekarpena egiten du funts propioekin. Azken batean, plan osagarrien ekimen honen bidez, Europako politikak koordinatu nahi dira Eusko Jaurlaritzarentzat ikerketa-eremu desberdinak garatzeko lehentasunezko ekimenekin.

Egindako bisitan, Bildarratz sailburuak adierazi duenez, “Euskadin ikerketaren garapena Europarekin koordinatuta bultzatzeak duen potentzialaren adibide argia da. Hautatutako eta garatutako bost ikerketa-proiektuak Euskadin ikerketa- eta berrikuntza-politiken bidez garatzen ari diren proiektuen aitzindari dira. Ekimen ona da, proiektu horiek indartuko dituena eta ikerketa-taldeak zein garatu beharreko ekintzak sendotuko dituena”.

Informazio gehiago

REVIE