SOS Deiak zerbitzuak eta Radio Euskadik elkarrekin egin dute topa euskal gizarteari egindako lehenengo 40 urteetako zerbitzuagatik

0
  • Maider Larrañaga Larrialdiak Koordinatzeko Zerbitzuaren arduradunak Euskadiko larrialdien historiak eta anekdotak partekatu ditu Radio Euskadiko programa berezian

Maider Larrañaga Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren arduradunak Radio Euskadik irratiaren lehenengo emisioen 40. urteurrena dela-eta egin duen programa berezian parte hartu du gaur arratsaldean.

SOS Deiak eta Radio Euskadi ia aldi berean sortu ziren, 1983ko martxoaren 29an eta 31n, hurrenez hurren. Hori dela eta, biek elkarrekin ospatu nahi izan dute 40. urteurrena, eta urte horietan bizi izandako historiez eta anekdotez betetako elkarrizketa baten bidez ospatu dute.

Informazio gehigarria