Euskal ekonomia hazkunde leuneko eremuan sartu da, kontsumo pribatua eta inbertsioa moderatu baitira

0

Azken hilabeteetan jarduera ekonomiko globalean hautemandako dezelerazio-zantzu argiek euskal ekonomian isla izan dute, martxoan 98,2 puntukoa izan baitzen. Horrela, 2021eko martxotik lehen aldiz sartu da hazkunde leuneko eremuan, 100 puntuko mailatik behera geratu baita. Otsailean 101,1 puntukoa izan zen, Ekonomia eta Ogasun Sailak martxoko termometroan jasotakoaren arabera.

Otsailarekin alderatuta izandako ia hiru puntuko jaitsiera kontsumo pribatuaren eta inbertsioaren hazkundearen moteltzeagatik azaltzen da. Eskaintzaren aldetik, zerbitzuen sektoreak justifikatzen du adierazlearen jaitsiera gehiena, eta industrian, berriz, jaitsiera arinagoa izan da eta oraindik ere hazkunde-tasa sendoari eutsi dio. Lan-merkatuak indarra erakusten jarraitzen du produkzio-sektore guztietan.

Desazelerazio hori testuinguru baten emaitza da. Testuinguru horren ezaugarriak dira aldi berean hainbat asaldura kaltegarri gertatzea, inflazio-presio iraunkorrak izatea eta, ondorioz, diru-politiken tonua gogortzea.

2021eko apiriletik, EAEko ekonomia “hazkunde sendoko” eremuan mantentzen zen. Urte horretako maiatzean lortu zuen bere daturik onena (145,5 puntu) euskal ekonomiaren termometro honetan. 2022a 113,1 punturekin itxi zen.

Termometroa hilero egiten da, euskal ekonomiaren 100 adierazletik gora oinarri hartuta, eta hilabete bakoitzaren lehen egunetan argitaratzen da.

Informazio gehigarria