Etxebizitzak alokairuko babes ofizialeko 16 etxebizitza eraikiko ditu Zuian

0

Gobernu Kontseiluak baimena eman du, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak eskatuta, Zuiako Udalarekin hitzarmen bat sinatzeko; haren bidez, Murgian alokairuko etxebizitza publikoak eraiki nahi dira, Arabako lurralde historikoan eskuragarri dauden etxebizitzen parkea handitzeko eta etxe duinerako eta egokirako eskubidea eraginkor egiteko.

Zuiako Udalak doan lagako dio Etxebizitza Sailari 1.119,28 m2-ko lurzati bat, 16 bat etxebizitza eraikitzeko. Eusko Jaurlaritza izango da eremuko urbanizazio-proiektua eta eraikuntzaren oinarrizko proiektua eta eraikitzailea kontratatzeko eta idazteko arduraduna, aurreikusitako blokeko eta inguruneko urbanizazioko obrak kontratatzekoa eta gauzatzekoa.

Etxebizitzak, ahal dela, Zuian erroldatuta dauden eta Etxebizitza Sailaren lan-ildoaren parte diren pertsonei esleituko zaizkie, EAEko landa-inguruneetan alokairuko etxebizitza babestua eskaintzeko bide emateko eta, hala, belaunaldi-txandakatzea sustatzeko.

Akordioak lau urteko iraupena du hasiera batean, eta helburu du 2021-2023rako Etxebizitzako Gidari Planean eta 2022-2036rako Etxebizitzarako Itun Sozialean ezarritako xedeak betetzea, zeinak alokairuko merkatu babestua handitzea ezartzen baitute, etxebizitza duinerako eta etxebizitza bat izateko behar berezia duten pertsonetara egokituta dagoenerako sarbidea bermatzeko.