Eusfit Mugiment aplikazioaren aurkezpena

0

Eusfit Mugiment aplikazioa prest dago. Hemendik aurrera irakasle bakoitzak ikasturtean zehar jasotako datuak erregistratu ahal izango ditu.

Aurkezpena egiteko bilera egin dugu. Ezin izan bazara etorri hemen ikus dezakezu bilera osoa.

Bileran erabilitako aurkezpena hemen aurkituko duzu. Bertan erabilgarriak izango zaizkizun loturak daude.

Aplikazioa erabiltzen hasteko bideo tutorial laburra ere prestatu dugu. Erabilera erraza dela uste dugun arren, zuen zalantzak erantzungo ditugu mugiment@mugiment.eus helbidean.

2022-2023 ikasturteko datuak sartzeko epea luzatu dugu irailaren 30a arte.

Ikasturte honetan Eusfit Mugiment ekimenean parte hartu duzuen irakasleok ez duzue berriz izena eman behar datorrenean ere proiektuan jarraitzeko. 2023-2024 ikasturtean parte hartzen hasi nahi duzuenok jarri gurekin harremanetan gorago emandako helbidean.

Orain 85 irakasle zarete baina ziur irailetik aurrera gehiago izango zaretela!