2024an gazteria arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak

0

2023. urtean gazteria arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzakEbazpena, 2023ko azaroaren 29koa (EHAA 2023ko abenduaren 26a)

Ebazpen hau irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoei, publiko nahiz pribatuei, dago zuzendua, eta 800.000 euro euroko diru kopurua du.

Lehendakaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko gazteria esparruan jarduerak sustatzeko lanetan dihardu beste zenbait erakunderekin batera. Helburu hori lortu nahian, deialdi honetan ezarritako arloren bateko jarduerak burutzen dituzten pertsona juridiko publiko zein pribatuei laguntzak eskaintzeko bideak ezartzen dira ebazpen honen bitartez.

Era berean, ebazpen honekin Euskal Autonomia Erkidegoan gazteria esparrua garatzea eta indartzea lortu nahi da, eta, horrenbestez, gazteak integra daitezen laguntzeko xedez banatuko ditu Lehendakaritzak laguntzok, bitarteko modura. Laguntza horien bitartez, Autonomia Erkidegoko erakundeei, beren kabuz egindako diseinuaren arabera, gazteentzako egitarauak burutzeko aukera emango zaie, eta, aldi berean, ez zaie muga estuegirik ezarriko, arlo horretan lanean diharduten agenteen ekimen berritzaileak ez oztopatzeko.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Ebazpena EHAAn agertu eta hurrengo egunean hasita, 2023ko abenduaren 27tik 2024ko urtarrilaren 26ra.