Euskadi aitzindaria minbiziaren aurkako puntako tratamendua eskainiko duen Protonterapia Unitate berriarekin

0

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuarekin batera Euskadiko protonterapia- ekipoa hartuko duen eraikinari buruzko azken berriak emateko.

PROTONTERAPIA EKIPOA HARTUKO DUEN AZPIEGITURAREN OBREN LIZITAZIOA ABITUTA

Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak jakinarazi du, Osasun sailak Protonterapia Unitate berria hartuko duen azpiegitura eraikitzeko obren lizitazioa abiatu duela. “Eraikina Donostian kokatutako da Euskadi osoari eta inguruneko beste lurralde batzuei zerbitzua eskainiko die, minbiziaren aurkako borrokan tratamendu aurreratuenarekin eta punta puntako osasun-azpiegiturekin” azaldu du sailburuak. Adierazi duenez, abangoardiako teknologia honek pazientearentzako arriskuak murrizten ditu, hala minbizia duten pertsonen tratamenduaren humanizazioan sakonduko da “helburua da heriotza-tasa murrizten jarraitzea, biziraupena handitzea eta minbizia duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea” esan du. Gauzak horrela, Euskadirentzat berebiziko garrantzia duen proiektu baten atzerako kontaketa hasi da, eta bi urteko epea aurreikusten da azpiegitura eraikitzeko. Jaurlaritzak ia 60 milioi euroko inbertsioa egin du. Protonterapia oso leku gutxitan ezarrita dagoen erradioterapia modalitate berezi bat da eta Eusko Jaurlaritzak, abangoardiako osasun-teknologiaren aldeko apustuaren barruan kokatzen da proiektua.

EUSKARA INDARBERRITZEKO JARRAITZEKO “AROA” MARKO ESTRATEGIKO BRERIA

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du datozen hamar urteetarako plan berria: Aroa. Euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko marko estrategikoa”. Bigen Zupiriak azaldu duenez, orain artean indarrean egon den Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) ordezkatuko du plan berriak. Euskararen Aholku Batzordearen garatu du dokumentua bi urtean ondorengo helburu nagusiarekin. gizarteak azken urteetan izan dituen aldaketei erantzun eta gaur egungo testuinguru eleaniztunean, euskal hiztun aktiboak eta ahaldunduak dituen komunitatea indartzea, gizarte ekitatibo eta justoa eraikitzeko. Hortaz, Gizarteak azken hamar urteetan izan dituen aldaketei erantzun eta erakunde eta herritarrekin lankidetzan euskara indarberritzen jarraitzeko oinarriak finkatzen ditu  eta bost jomuga nagusi zehazten ditu: euskara ikasteko erraztasunak handitzea, eskolaz kanpoko ekosistema euskaldunagoa lortzea, ingurune digitalean euskarak leku gehiago izatea, euskaraz lan egiteko aukerak ugaritzea eta euskarazko edukiak sortu eta kontsumitzeko aukerak ugaritzea.

GOBERNU KONTSEILUAK ONARTUTAKO BESTE HAINBAT GAI

Ohikoa den moduan, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur jorratu eta onartutako beste hainbat gai.

Lehenik eta behin, bozeramaileak azaldu du Gobernu Kontseiluak onartu duela Eusko Jaurlaritzak eta Estatuko Administrazio Orokorrak hitzarmen berri bat izenpetzea Ertzaintza Apustuen Merkatuaren Ikerketa Globalerako Zerbitzura atxikitzeko, Euskadin kirol-apustuetako eta -lehiaketetako ustelkeriaren aurkako borroka bultzatzeko. Hitzarmen honen ondorioz, Ertzaintza Apustuen Merkatuaren Ikerketa Globalerako Zerbitzuko, kirol-apustuen merkatuko iruzurrari eta lehiaketen manipulazioari aurre egiteko polizia-lankidetzako eta -ikerketako sareko kide izango da. “Programa informatiko baten bitartez, ertzainek kirol-apustuekin zerikusia duten ustezko iruzurren zantzuak edo alertak lortu eta partekatu ahal izango dituzte beste administrazio publiko batzuekin, ikerketa kriminal hauei aurre eginez” adierazi du Zupiriak.

Halaber, Jaurlaritzak 2024erako Zor Publikoaren inguruko erabakia hartu du gaurkoan: zorpetze-eragiketak gehienez 836.700.000 eurokoak izan daitezke eta jaulkipenak bat edo gehiago egin daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legean ezarritakoaren arabera. Zorpetze-eragiketak eurotan edo beste edozein dibisatan egin ahal izango dira, eta gehienez 50 urteko epea izango dute.

Amaitzeko,  Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Eudel eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin lankidetza-hitzarmen berri bat sinatzeari, etxegabetzeen kasuei aurre egiteko, hau da, beren errentak ez ordaintzeagatik edo ohiko etxebizitzaren hipoteka ez ordaintzeagatik etxetik botatzeagatik kalteberatasun bereziko egoeran dauden pertsonak artatzeko. Hitzarmen honek hurrengo lau urteetan izango du indarra.”2013tik gaur arte, babes publikoko edo antzeko 280 etxebizitza esleitu zaizkie bide judizialeko utzarazpenak eragindako kalteberatasun bereziko pertsonei” esan du Zupiriak.