Hezkuntza sailak 10 milioi euro bideratu ditu haur-eskoletako azpiegitura-gastuak finantzatzeko

0

Laguntza hauen onuradun izan daitezke Haur Hezkuntzako lehen zikloko haur-eskolak dituzten Euskadiko udalak zein Haurreskolak Partzuergoari atxikitakoak

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, Haur Hezkuntzako lehen zikloko haur-eskolen titular diren udalei eta Haurreskolak Partzuergoari atxikitako udalei dirulaguntzak emateko Agindua. Agindu honek 10 milioi euroko diru-kopurua du, eta aipatutako haur-eskoletako azpiegitura-gastuak finantzatzera bideratuko da.

Deialdi honen bidez diruz lagundu daitezkeen azpiegitura-gastuak haur-eskoletan plaza-kopurua handitzearen ondorioz sortuak izan beharko dira, izan haur-eskola horiek udalarenak edo Haurreskolak Partzuergokoak. Zenbait obra mota finantzatu ahal izango dira, hala nola, eskola eraikinetan gela berriak irekitzeko eraberritze edo birgaitze lanak, edo haur-eskola berriak eraikitzeko obrak.

Espazioak edo eraikinak birgaitzean, eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko Europako gidalerroak hartuko dira kontuan, energia-kontsumo ia nulua duten eraikinak izan daitezen, eta era honetan energia berriztaezinaren kontsumoa nabarmen murrizteko aukera emanez.

Deialdi honen bidez finantzatu daitezkeen jarduerek 2021eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra arteko gauzatze-epea izango dute.

Laguntzak banatzeko, honako hauek lehenetsiko dira:

  • Ikasleek pobreziako edo gizarte-bazterketako arrisku handiena duten eremuetako jarduerak eta landa-eremuetakoak.
  • Plaza kopurua 1 eta 2 urteko adinetarako handitzea.

Deialdi honen zenbateko ekonomikoak Europako Next Generation EU funtsetan du jatorria.