Euskadiko Elikagaien Bankuek premia handiena duten pertsonentzako proiektuak zehaztu dizkiote Nerea Melgosari

0

Nerea Melgosak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Euskadiko Elikagaien Bankuak zuzentzen dituztenen ordezkaritza bat hartu du gaur goizean Lakuan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Haiek beren erakundearen behar nagusiak azaldu dizkiote Sailburuari. Azken kanpainen balantzea ere azaldu diote. Bertan izan dira Emilio Sola -saileko politiken koordinatzailea-, Daniel Fernandez, Luis Brovetto, Teresa Viguri, Javier Estrevio, Javier López de Larrinaga eta Belén Méndez de Vigo.