Euskadiren Europar Batasunerako zuzendaria eta Euskadiren Europar Batasunerako ordezkaria IEPKren Greziako Bureau Politikoan izango dira

0

Mikel Antón Europar Batasunerako zuzendariak eta Marta  Marin Euskadiren Europar Batasunerako ordezkariak egunotan Patras-en (Grezia) izango den Bureau Politikoan parte hartuko dute.

Besteak beste, elkargune honetan honako gai hauei buruz bozkatuko dute: Interreg izeneko programaren eta 2027aren ondorengo Kohesio-politikaren etorkizuna; Merkantzia-garraioa ekologizatzea; eta Migrazioa. Auzi horietan guztietan Euskadik egindako ekarpenak jaso dira.

Era berean, beste gai batzuei ere helduko zaie, gobernantzari eta erakundearekin bat egiteko eskaera berriekin lotuta.

Mikel Antónek Kohesio-politikari buruzko saioan parte hartzea aurreikusi da, hain justu ere, Makroeskualde Atlantikoaren dosier eguneratua aurkezteko, izan ere, Europar Batasunaren Gai Orokorrei buruzko Kontseiluak, iaz, abenduan egin zuen bileraren gai-zerrendaren barruan sartu zen Makroeskualde Atlantikoaren afera.

IEPKren hurrengo Bureau Politikoa Shköder-en (Albania) izango da, ekainaren 12an.