Gobernu Kontseiluak 2025eko lan-egutegia onartu du

0

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2025eko lan-egutegia Euskadirentzat. Egutegi horrek 2024ko jaiegunen data berak ditu, eta abenduaren 8a gehitu da (2024an igandea izango da). Egutegi horretan ez da ageriko urriaren 12a, 2025ean igandea delako.

Lan-egutegiak Euskadin 2025ean izango dituen hamabi jaiegunak honako hauek izango dira:

  • Urtarrilaren 1a (Urteberri eguna)
  • Urtarrilaren 6a (Errege eguna)
  • Apirilaren 17a (Ostegun Santua)
  • Apirilak 18 (Ostiral Santua)
  • Apirilaren 21a (Pazko Astelehena)
  • Maiatzaren 1a (Langilearen eguna)
  • Uztailak 25 (Santiago)
  • Abuztuaren 15a (Jasokundea)
  • Azaroaren 1a (Domu Santu eguna)
  • Abenduaren 6a (Konstituzioaren Eguna)
  • Abenduaren 8a (Sortzez Garbia)
  • Abenduaren 25a (Eguberri eguna)

Egun horiei beste bi jaiegun gehitu behar zaizkie, Udalek eta Aldundiek dekretatu behar dituztenak. Horiek zehazteko, dagokion izapidea hasiko da orain.