SD Eibarren bigarren taldea Segunda Federacion mailara igo duen teknikari azkoitiarrak bere futbol-ibilbidearen zati nagusia Bizkaiko hainbat klubetan egin du
Jokin Aranbarrik (39 urte) eta Athletic Clubek akordioa lortu dute datorren denboraldian Primera Federacion mailan Bilbao Athleticeko entrenatzailea izan dadin. Azkoitiarra SD Eibarretik dator, bere bigarren taldearekin, CD Vitoriarekin, igoera lortu eta Tercera Federacion mailako bere multzoan nagusitasunarekin txapeldun bilakatu ondoren. Teknikarien talde nagusia aurreko denboraldikoa izango da: Ander Murillo izango da bigarrena, Armando (atezainen entrenatzailea), Mikel Legarreta (prestatzaile fisikoa) eta Iñigo Aginaga (psikologoa).
Aranbarri armaginen harrobiko kategorietako teknikaria izan da zazpi denboraldiz, eta azken hirurak bigarren taldea zuzentzen eman ditu. Unbera jokalari gisa ibilbide luzea egin ondoren iritsi zen. Batez ere, Bizkaiko taldeetan aritu zen, Bigarren B Mailan aurrelari postuan 135 norgehiagoka batu zituelarik.
Begoñako Andra Marin Kirolaren arloko magisteritza egin ondoren, JFKZG-en lizentziatu zen EHU-n; hain zuzen ere, Lezaman egindako karrera amaierako praktikekin. Irakaslearen lana eta futbolariarena bateragarri egin zituen. 2004ra arte Anaitasuna CDan jokatu ondoren, Ondarroako Aurrera, Barakaldo CF, SD Gernika, Lemoa, Sestao River (bost denboraldi) eta Arenas Clubetik (hiru denboraldi) taldeetatik igaro zen.
Teknikari berriak bere lehen prentsaurrekoa Bilbao Athleticen entrenamenduak hastearekin batera eskainiko du.






