Bilboko Udalak eskaintza handiagoa egingo du ikasketa-geletan, asteburuetan beste 466 leku eskainiz azterketa-aldian. Hala, bada, eskaintza gehigarri hori abenduaren 14an hasiko da eta otsailaren 16ra arte iraungo du (abenduaren 21ean, larunbata, izan ezik).
Leku gehigarri horiek uriko 8 barrutietako hainbat ekipamendutan eskainiko dira, alegia, Deustuko, Otxarkoagako eta Santutxuko udaltegietan, Bidebarrietako Liburutegian, Azkuna Zentroan, Txurdinagako kiroldegian eta La Perrera eraikinean, eta urtean zehar eskaintzen diren ohiko 581 lekuak osatzera datoz.
Larunbat eta igandeetan (goizez eta arratsaldez)
- Deustuko Udaltegia, 09:00-21:00. 100 plaza. (Ekitaldi-aretoa, eraikinaren atzeko aldetik sartu behar da).
- Santutxuko Udaltegia, 09:00-21:00. 102 plaza.
- Azkuna Zentroa, 09:00-21:00. 72 plaza.
- Txurdinagako kiroldegia: larunbatetan 09:00-21:00 eta igandeetan 09:00-18:45. 100 plaza.
- La Perrera: larunbatetan 09:00-20:30 eta igandeetan 09:00-13:30 eta 16:00-19:30. 40 plaza.
Larunbatetan (goiz eta arratsaldez) eta igandeetan (goizez)
- Otxarkoagako Auzo Etxea: larunbatetan 09:00-14:00 eta 16:00-21:00 eta igandeetan 09:00-14:00. 12 plaza.
Larunbatetan (goizez)
- Bidebarrietako liburutegia: larunbatetan 10:00-14:00. 40 plaza.






