Zaleei eskatzen zaie egun berezi hau arduraz eta pertsona guztien segurtasunerako beharrezko neurriak betez ospatzeko
Donostiako Udalak, hainbat erakunderekin koordinatuta, dispositibo berezi bat diseinatu du hiriak segurtasunez eta normaltasunez gozatu ahal izan dezan Realaren Errege Kopako titulua ospatzeko festa handia.
Operatibo honetan, segurtasun, mugikortasun eta osasun-zerbitzuetako sailen arteko koordinazioan diseinatu da: Udaltzaingoa, Babes Zibila, Suhiltzaileak, Ertzaintza, Mugikortasun Saila, Gurutze Gorria, DYA eta Osakidetza.
Arriskurik gabe gozatzeko gomendioak
Dispositiboa bereziki diseinatu da zaletu guztiek segurtasun-berme guztiekin gozatzeko aukera izan dezaten, eta, horretarako, ezinbestekoa da ekitaldira bertaratzen diren pertsonen laguntza. Horregatik, Udalak hainbat gomendio ematen ditu jaiaz arriskurik gabe gozatzeko:
IBILBIDEAN zehar:
- Ezinbestekoa izango da beti ibilbide osoan zehar jarritako hesien atzean egotea, segizioaren ibilbidean sartu gabe.
- Uneoro bete beharko dira antolakuntzak eta larrialdietako langileek emandako jarraibideak.
- Beharrezkoak ez diren pilaketak saihestea gomendatzen da.
- Gogoan izan ezin dela material piroteknikorik erabili bide publikoan (petardoak, bengalak, etab.).
Alderdiederreko EKITALDIAN:
- Une oro jarraitu beharko dira antolakuntzaren eta larrialdietako langileen jarraibideak, bai eta pantailen eta megafoniaren bidez emandako informazioa ere.
- Alderdiederren inguruan mugatutako perimetrora ezin izango da beirazko ontziekin sartu; plastikozko ontziak edo berrerabilgarriak erabiltzea gomendatzen da.
- Alderdiederren barruan galdutako adingabeak jasotzeko seinaleztatutako bi elkargune ezarri dira:
- Boulevard eta Hernani arteko bidegurutzea (PUNTU BERDEA)
- Hirugarren pantaila – Alderdi Eder Cervantes plazarantz – (PUNTU GORRIA)
- Egunean zehar identifikazio-eskumuturrekoak banatuko dira, adingabeen arduradunekin harremanetan jartzea errazteko.
- Hurbilago dauden ebakuazio-bideak lokalizatuta izatea gomendatzen da.
- Mugikortasun urriko pertsonek erreserbatutako gune bat izango dute udaletxeko terrazatik gertu. Puntu horretarako ibilbidea aldez aurretik planifikatzea gomendatzen da.
- Objektu pertsonalak beti zaintzapean izatea gomendatzen da.
- Gogoan izan ezin dela material piroteknikorik erabili bide publikoan (petardoak, bengalak, etab.).
Larrialdiren bat gertatuz gero, lasai egotea eta Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren, Babes Zibilaren eta osasun-zerbitzuen jarraibideei kasu egitea gomendatzen da.
Eraginak trafikoan
Segurtasun-dispositiboak, halaber, hiriko trafikoari eta mugikortasunari eragingo die bihar, astelehena, 10:00etatik aurrera. Dispositibo hori ekitaldira joango diren pertsonen segurtasuna bermatzeko helburuarekin egin da.
Taldearen ibilbidea Anoeta estadiotik abiatuko da, eta hiriko kale garrantzitsuenetako batzuk zeharkatu ondoren iritsiko da udaletxera. Ibilbide horrek eragin handia du trafikoan, 10:00etatik aurrera:
- Anoetako estadioa
- Madril hiribidea
- Pio XII
- Antso Jakituna
- Mendeurrenaren plaza
- Urbieta kalea
- Askatasunaren hiribidea
- Okendo kalea
- Boulevard
Beraz:
- Igande goizetik (hilak 19), ezin izango da ibilbideko kaleetan aparkatu, eta herritarrei eskatzen zaie igande gaua baino lehen atera ditzatela ibilgailuak eremu horietatik: Antso Jakitunaren hiribidea (erdigunerantz), Urbieta kalea (San Martin eta Prim kaleen artean), Okendo kalea (Askatasunaren hiribidearen eta Bengoetxea kalearen artean), Lizarra kalea (zamalanak), Manterola kalea.
- Astelehenean, hilaren 20an, 10:00etatik 15:00etara, ibilbidea hesituko da, eta garraio publikoaren eta baimendutako ibilgailuen zirkulazioa bermatuko da (larrialdiak, zamalanak, egoiliarrak, diskrezionalak, parkinak), baina aldizkako mozketek eragin diezaiokete trafiko pribatuari. Jarduera horien ordutegiak aldatu egin daitezke eremuaren arabera.
- 15:00etatik aurrera eta autobusa udaletxera iritsi arte, trafiko erabat itxiko da ibilbide horretan eta ondoko kaleetan. Pixkanaka irekiko dira segizioak aurrera egin ahala, betiere pertsonen segurtasuna bermatuz. Neurri horrek garraio publikoari, ikastetxeetarako eta gizarte-zentroetarako sarbideei, zerbitzu diskrezionalei, aparkalekuei, zamalanei edo bidegorri zati batzuei eragingo die.
- 15:00etatik aurrera eta ekitaldia amaitu arte, hiriko Erdigunea (Askatasunaren hiribidetik Boulevarderaino) erabat itxita egongo da trafikoarentzat, eta horrek garraio publikoari, ikastetxeetarako eta gizarte-zentroetarako sarbideei, zerbitzu diskrezionalei, aparkalekuei, zamalanei edo bidegorri zati batzuei eragingo die.
Horregatik, herritarrei eta beste herri batzuetatik etorri daitezkeen pertsonei hurrengoa eskatzen zaie:
- ibilbideak aldez aurretik planifikatu,
- alferrikako ibilbideak saihestu,
- lehentasuna ematea oinez edo garraio publikoan garraiatzeari,
- ibilgailu pribaturik ez erabili,
- hiriaren periferiako edukiera handiko bideak erabili.
Eskerrak herritarrei
Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei segurtasun-neurri bereziak behar dituen ezohiko ekitaldi horretan laguntzeagatik eta ulertzeagatik.






