Gobernu Kontseiluak onespena eman dio 2026ko musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntza deialdiari. Deialdi honen helburua da musikagintzaren profesionalen lanaren balio katea indartzea, ekoizpena, ikerketa eta formakuntza eta erakustaldia, beti ere enpresen eta programazioaren egonkortasuna babestuz.
Horretarako, Eusko Jaurlaritzak 1.000.000 euro bideratuko ditu. Dirulaguntzak bost kategoria aurreikusten ditu:
Partiturak argitaratzea (55.000 euro): Euskal herriko musikarien obren partiturak editatzea da modalitate honen helburua.
Musika-ekoizpena (550.000 euro): Modalitate honen helburua da Euskal Herrian jaiotako edo bizi diren musikariek sortutako edo interpretatutako musika-lanak ekoizteko proiektuak babestea, bai eta euskarazko errepertorioa guztizkoaren % 75 baino handiagoa duten musikarienak ere.
Sektore-garapena (160.000 euro): Modalitate honetan aurreikusitako laguntzak Euskal Herriko musikaren sektoreko eragileen jarduera garatzen eta hedatzen lagunduko duten proiektuak finantzatzeko zuzenduta daude; zehazki, honako jarduera hauek:
- Musikariei edo musika-talde berriei zuzendutako prestakuntza-jarduerak (eszena profesionalerako).
- Musika-sektore profesionaleko beste eragile batzuen prestakuntza.
- Euskal Herriko musika-jardueraren hedapen orokorrerako jarduerak edo edukiak.
- Musika-ikerketa, produktu jakin bat garatzea dakarrena, bai eta produktu horren edo diruz lagundutako prozesuaren ondorioen aurkezpen edo jarduera ireki bat ere.
- Entitate eskatzailea egungo musika jardueraren egoerara egokitzeko ekintza espezifikoak.
Zuzen-Zuzenean zirkuitua (160.000 euro): Modalitate hau Euskal herriko musika taldeen programazioa musika areto pribatuetan presentzia sustatu nahi du -beraien katxeak 400 eta 1.800 euro bitartekoak baldin badira – .
Musika-zikloak (75.000 euro): modalitate honen helburua ekimen pribatuko musika-ziklo espezializatuak antolatzen laguntzea da. Gutxienez 12 kontzertu eta 4 hilabeteetako musika estilo berezietako programazioak laguntzen dira.
Interesdunek hilabeteko epea izango dute agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera eskabidea egiteko.
Kultura eta Hizkuntza Politika sailak guztira 104 proiektu babestu zituen 2025ean musika-jarduera profesionala laguntzeko dirulaguntzen deialdiarekin.






