
Lurralde Kohesiorako kontseilaria den Oscar Chivite, Garraioen eta Mugikortasun Iraunkorraren Estatu idazkaria den Jose Antonio Santano eta Herri Lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia den Maria Torresekin batera, Landaben eta Arazuri-Orkoien industrialdeetara sartzeko bideetako obrak ikusten izan dira gaur (bi instalazioen artean trenbidea eraikitzeko lanetan sartzen dira). Hain zuzen ere, bi zubi egiten ari dira trenaren plataforma berria igaroko den ibilbidea gurutzatzen duen errepidea berritzeko.





