Horiek horrela, apirilaren 21ean eta 28an, erorikoak prebenitzeko tailerra egin zen Galdamesen; Zallako Lehen Mailako Arretarako Unitateak antolatu zuen, Galdamesko Udalarekin lankidetzan. Osakidetzako zenbait erizainek eta gizarte-langile batek hartu zuten parte ekimenean, bai eta kirol-teknikari batek ere, diziplina anitzeko arreta integralaren alde egiteko.
Tailer praktiko eta hezigarria izan zen, non funtsezko edukiak jorratu baitziren, esaterako honako hauek: arrisku-faktoreen identifikazioa (pertsonalak nahiz ingurukoak); etxean nahiz espazio publikoetan erorikoak prebenitzeko estrategiak; erori ostean altxatzeko teknika seguruak; oreka, indarra eta egonkortasuna hobetzeko oinarrizko ariketak; eta zaintzaile nahiz senideei zuzendutako gomendioak.
Harrera bikaina izan zuen jarduerak, eta guztira 25 pertsonak hartu zuten parte. Egindako gogobetetasun-inkesten arabera, bertaratutakoek oso positibotzat jo dute tailerra, eta, besteak beste, nabarmendu dituzte horren erabilgarritasun praktikoa eta lantaldearen hurbiltasuna.
Mota honetako ekimenen bidez, berresten da Osakidetzak eta udalek konpromiso irmoa dutela osasuna sustatzeari, prebenitzeari eta zahartze aktiboari dagokienez; hala, adinekoen bizi-kalitatea eta autonomia hobetu nahi dira.






