- 2025ean emakumeen aurkako indarkeria matxistaren ondorioz hildako emakumeen 8 seme-alabari dirulaguntzak eman zaizkie
- Laguntza, ama hiltzen den unean adingabeak diren seme-alabei zuzenduta dago, eta 21 urte bete arte eska daiteke
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak emakumeen aurkako indarkeria matxistaren ondorioz hildako biktimen seme-alabentzat dirulaguntzak ematen ditu.
Laguntza eskatzeko baldintzak
- Ama hiltzen den unean 18 urte beteta ez izatea.
- Laguntza eskatzeko unean 21 urte bete ez izana.
- Euskadiko edozein udalerritako erroldan agertzea eta laguntza eskatzen den unean bertan modu iraunkorrean bertan bizitzea, salbu eta ikasten ari diren bitartean kanpoan erroldatuta badaude.
Laguntza ekonomikoa eta dokumentazioa modu elektronikoan edo aurrez aurre eskatu ahal izango dira Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Zerbitzuaren – Zuzenean – bulegoetan edo ss-gz@euskadi.eus helbide elektronikoan.
2003tik
Gogorarazi nahi dugu dekretuak aparteko neurri bat jasotzen duela, 10.000 euroko atzeraeraginezko ordainketa bakar bat, 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera amarik gabe geratu diren pertsona guztiei bideratuta, azken hori indarkeria matxistaren ondorioz erailda izan denean eta laguntzaren eskatzailea erailketaren unean adingabea denean. Pertsona horiek bi urteko epea izango dute laguntza hori eskatzeko. 2003ko urtarrilaren 1a hartu da erreferentziatzat, une horretatik aurrera hasi baitziren zenbatzen genero-indarkeriaren biktimak.
Seme-alaba horiek urtero jasotzen duten laguntza ekonomikoa da, 18 urte bete arte. Kasu batzuetan, laguntza pertsona horiek 25 urte bete arte luzatuko da: adibidez, ikasketa akademiko arautuak egiten ari direnean edo mendetasuna duten seme-alaba umezurtzak direnan edo adingabeak direnean aitortutako
% 33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenean.
2025eko ekitaldian emakumeen aurkako indarkeria matxistaren ondorioz hildako seme-alaba umezurtzentzako laguntza ekonomikoa 421.200 eurokoa izan zen. Zehazki, 66.080 euro gastatu dira (% 15,69).
Dirulaguntzen programa horrek gizartean duen eragina ukaezina da; izan ere, Estatuko araudian aurreikusitako agindua betetzen du, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren ondorioz hildako seme-alaba umezurtzen eskubide ekonomikoak bermatuz, legez ezarritako baldintzetan, eta 2025ean emakumeen aurkako indarkeria matxistaren ondorioz hildako 8 seme-alaba umezurtz lagundu ditu.
2025ean egindako gastua, 66.080 eurokoa, guztiz justifikatuta dago, eta bat dator ezarritako baldintzak betetzen zituzten onuradunei benetan aitortu eta ordaindutako laguntzekin. Hasierako kredituaren eta gauzatutako gastuaren arteko aldea ez da plangintza eskasaren ondorio, prestazioaren aurreikus ezin daitekeen izaera baldintzatuaren ondorio baizik, eta koherentea da funts publikoen kudeaketa arduratsu eta bermatzailearekin.
Eskaera nahikorik ez dagoela eman dezakeen arren, errealitatea da urtero ezartzen den aurrekontu-zuzkidura jada emandako laguntzen arabera kalkulatzen dela, eta laguntza horiek hurrengo ekitaldietan ordainduko direla, oroharreko prezioan, orain arte emandako laguntzen iraupenari eta zenbatekoari eragiten dioten aldagai asko daudelako, eta ez delako jakiten zenbat eskabide erregistratuko diren, egoera ezohikoa baita.
Laguntza horien dekretua onartu zenetik zenbat laguntza eman diren kontuan hartuta, zenbaketa errealistagoa egin da jada emandako laguntzak ordaintzen jarraitzeko eta eskabide berriei aurre egiteko. Horregatik, ekitaldi honetarako 100 mila euroko zenbatekoa kalkulatu da.






