- 2025. urtean, Osasun Sailak eskola-esparruko 63 proiektutarako dirulaguntzak eman zituen, ariketa egiteak osasunean duen eragin onuragarriari buruzko kontzientzia-maila txikitatik handitzeko
- Laguntzek 290.800 euroko zuzkidura dute eta Guraso Elkarteentzat (GE) eta Euskadiko Irakaskuntza Kooperatibentzat irekita daude
Osasun Sailak Euskadiko elkarte eta kooperatibei jarduera fisikoa sustatzera, sedentarismoa murriztera eta, horren bidez, ikasleen osasuna eta autonomia hobetzera bideratutako eta parte-hartzean oinarritutako proiektuak garatzeko ematen dizkien eta 2026–2027 ikasturtean emango dizkien laguntzen deialdia onartu du Gobernu Kontseiluak.
- urtean, Osasun Sailak eskola-esparruko 63 proiektutarako dirulaguntzak eman zituen. Eskola-ingurunean jarduera fisikoa sustatzea eta sedentarismoa murriztea Osasun Sailaren ildo estrategikoetako bat da, 2030eko Osasun Planean esplizituki jasotzen dena. Izan ere, jarduera fisikoak osasunaren (osasun fisikoaren zein psikikoaren) mesederako duen garrantziari buruzko kontzientziazio-maila txikitatik handitu dezake, eta oroimena eta errendimendu akademikoa hobetu eta pertsonen arteko harremanak bultzatu ditzake.
Laguntzek 290.800 euroko zuzkidura dute eta Guraso Elkarteentzat (GE) eta Euskadiko Irakaskuntza Kooperatibentzat irekita daude, honako hauek finantzatzeko:
- Eskola-bideak sortzeko eta dinamizatzeko parte-hartzean oinarritutako proiektuak, hiri-espazioek joan-etorri aktibo eta seguruetarako eskaintzen dituzten aukerak baliatzera bideratuak.
- Eskola-patioak dinamizatzeko eta/edo ikaskuntzarako, jolaserako eta mugimendurako espazio inklusibo bihurtzeko parte-hartzean oinarritutako ekimenak. Patioak, gainera, kalitatezko harremanak eta esperientziak eraikitzeko espazioak izango dira, bai eskola-orduetan, bai eskola-orduetatik kanpo. Harreman eta esperientzia horiek berdintasunean eta aniztasunarekiko (kultura-, etnia-, adin- eta sexu-aniztasunarekiko, dibertsitate funtzionalarekiko eta beste batzuekiko) errespetuan oinarrituta eta ikasleen eta haien familien beharretara eta interesetara egokituta egongo dira.
- Jarduera fisikoa familiartean erregularki egiteko aukera sustatzeko jarduerak, hala nola mendiko txangoak egitea, bizikleta-irteerak egitea, patinetan paseatzea edo familiartean jolas-jarduerak egitea.
Eskaerak aurkezteko epea (telematikoki baino ezin izango dira aurkeztu) deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2026ko irailaren 28an amaituko da.






