- Hitzarmenak Gradu eta Masterretako ikasleek espetxe eta gazte justiziaren arloko prestakuntza jaso eta gaitasunak eskuratzea erraztuko du
Justizia eta Giza Eskubideen Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu berri dute, ikasleek espetxe-administrazioan eta Ibaiondoko Gazte Justiziaren Hezkuntza Zentroan praktikak egin eta Gradu eta Master Amaierako lanak garatu ahal izan ditzaten.
Gobernu Kontseiluak, María Jesús San José Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren proposamenez, gaur onartu du lankidetza-esparru hitzarmen hori. Helburua da etorkizuneko profesionalek espetxe eta gazte justiziaren arloko prestakuntza jaso eta gaitasunak eskuratzea.
Praktikak ez dira ordainduak izango, eta, hala nola Zuzenbidea, Psikologia, Gizarte Hezkuntza, Gizarte Langintza, Kriminologia edo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak bezalako diziplinetako ikasleei zuzenduta egongo dira.
Justizia eta Giza Eskubideen Sailak praktiketan hartu ahal izango ditu aldez aurretik Sailak berak onartutako eta EHU-ren proposamenarekin aurkeztutako ikasleak.
Unibertsitateak, bere aldetik, bere gain hartuko ditu praktikaldien deialdiaren alderdi formalen kudeaketa, baita horien araudia eta barne-prozedurak ere.






