Eusko Jaurlaritzak EAEko hiriburuetako hiri-merkataritzako plataformekin lankidetza sendotu du 2026an hiri-merkataritza

0

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Donostian eta Bilbon hiri-merkataritza sustatzeko 2026. urterako programa garatzeko lankidetza-hitzarmena sinatzeko akordio-proposamena aurkeztu du gaurko Gobernu Kontseiluan. Akordio hori San Sebastian Shop eta Bilbao Dendak hiri-merkataritzako plataformekin lankidetzan gauzatuko da, bi hiriburuetako merkatarien elkarteak plataforma horietan sartuta baitaude.

Hitzarmenaren helburu nagusia da Sailaren eta lankidetza publiko-pribatuko plataforma horien —hiriburuetako udalek ere hartzen dute parte bertan— arteko lankidetza-esparru sendoari eustea 2026. urtean.

Ekimenaren helburua lehiakortasuna hobetzea eta euskal merkataritza-sektorea indartzea da, sektore- eta sustapen-mailako estrategiak garatuz. Era berean, merkataritza-plataforma horiek sektoreko eragile aktibo gisa finkatu nahi dira.

Hitzarmen horien bidez 252.500 euroko dirulaguntza eskaintzen da guztira. Finantza-bultzada horrek Donostian eta Bilbon hiri-merkataritza sustatzeko ekimenak indartzen eta zabaltzen lagunduko du.