- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) 22.000 euroko saria emango dio lanik onenari, eta 8.000 euro accesitari
- Aurkeztutako testuek argitaragabeak izan behar dute eta IVAPeko webgunearen bidez, era telematikoan, aurkeztu beharko dira
Gobernu Kontseiluak, gaur, “Jesús María Leizaola 2026” sariaren deialdia onartu du, euskal autonomia edo XXI. mendeko politika publikoen garapenean eragina duten erronkei aurre egiteko gobernantza publikoa xede duten ikerlanetarako.
- urtetik IVAPek banatzen dituen sari hauen helburu nagusia da, beraz, euskal autonomiari edo gobernantza publikoari buruzko ikerketa sustatzea du, XXI. mendeko politika publikoen garapenean eragina duten erronka berrien aurrean.
Deialdia banako pertsonei edota eta espresuki horretarako eratuta egon daitezkeen lantaldeei zuzendua dago. Monografia-izaera duten argitaratu gabeko ikerlanak aurkeztu ahal izango dira, euskaraz zein gaztelaniaz idatzitakoak.
Sariak ikerlan zientifiko-tekniko onenei emango zaizkie, eta guztira, 30.000 euro banatuko dira:
- 000 euro lehen sarirako
- 000 accesit baterako
Diru kopuruaren banaketan aldaketa egin da, eta lehenengo saria 20.000€koa izatetik 22.000€koa izatera pasa da eta accesita 10.000€koa izatetik 8.000€koa izatera. Aldaketa horren arrazoia da lehenengo saria ex aequo 2 saridunei ematekotan saridun horiek balizko accesitaren irabazleak bezainbeste jasotzea.
Epaimahaikideak ondorengoak izango dira: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua (presidentea); IVAPeko zuzendaria eta idazkari nagusia; Autogobernuko zuzendaria; Erakunde Harremanetarako sailburuordea; sariari dagozkion ikerketa-lanetan entzute handia duten bi aditu; eta IVAPeko Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuko arduraduna (idazkaria).
Lanak deialdia EHAAn argitaratzen den unetik aurrera aurkeztu ahal izango dira, era telematikoan, www.ivap.euskadi.eus webgunearen bidez.






