Gobernu Kontseiluak onespena eman dio artxiboak antolatzeko eta digitalizatzeko programak garatzeko, euskal dokumentu-ondarea osatzen duten artxibo-dokumentuak eta artxibo-funtsak – publikoak ez direnak – zabaltzeko 2026ko dirulaguntzaren deialdiari.
Eusko Jaurlaritzak honako programa hauek laguntzera 80.000 euro bideratuko ditu:
- Artxibo-funts historikoak artxibo-irizpideen arabera antolatzea, batez ere XX. mendeko dokumentazioa duten eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentu Ondarea osatzen dutenak.
- Aurretiaz datu-base batean antolatutako eta deskribatutako artxibo-funtsak digitalizatzea. Proiektuek barne hartu behar dute kontserbazio iraunkorreko artxibo digital baten sorrera, bai eta kopia digital baten sorrera ere, Euskadiko Artxibo Sistemaren web-orriaren bitartez zabaltzeko.
Dirulaguntzak jaso ahal izateko programak 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra bitartean gauzatu beharko dira.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
2025eko deialdian 10 programa lagundu zituen Jaurlaritzak.






