Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (NOU) Onkologia Erradioterapikoaren Zerbitzuak egindako lan batek ondorioztatu du erradioterapia ezarri zaien pertsonek asebetetze-maila handiak izan ditzaketela tratamenduen ondorioak nozitu arren, eta Alacanten egin den Espainiako Onkologia Erradioterapikoko Sozietatearen (SEOR) XXIII. Biltzarrean aintzatetsi dute, aurkeztutako 700dik gora komunikazioetako 25 onenen artean hautatu baitute.






