Ornitologo adituek erregistratuko dute Europako hegazti migratzaileek zer erreakzio duten Nafarroa zeharkatzean eklipsearen aurrean

0

Bi ornitologok datorren abuztuaren 12an, asteazkena, Auritzen monitorizatu eta grabatuko dute hegazti migratzaileek zer-nolako portaera duten eklipsean zehar. Ornitolan enpresako teknikariak dira bi-biak. Enpresa hori duela 17 urtetik ari da Ingurumen Zuzendaritza Nagusiarentzat lanean, eta Europa eta Afrika arteko joan-etorria urtero egiten duten hegaztien eztei-migrazioa aztertzen du. Ia bi hamarkadotan, sekula ez diote aurre egin 2026ko eklipsea bezalako ezein fenomenori; alegia, bi gaueko egunari, nahiz eta behatoki horretan eklipsea partziala izanen den.