Bordeleko Cervantes Institutuak irailaren 9an, asteazkena, Iruñeko Topaketaken aurkezpena eta «Desde los escombros del progreso» elkarrizketa hartu zituen. Elkarrizketa hori José Luis Guerin zinemagilearen eta Ramón Andrés saiakeragile zein nazioarteko kultura, arte eta pentsaeraren biurteko horren zuzendariaren artekoa izan zen. Ekitaldian, halaber, Igancio Apezteguía Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendari Nagusiak parte hartu zuen.






